Politika -

Rabaten bildu ostean

Marokok eta Espainiak segurtasun-neurriak indartzea adostu dute

Melillako mugan izandako arazoen harira, Alfredo Perez Rubalcabak "iraganeko gorabeherak gainditu" behar direla adierazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroa eta Taieb Cherqaoui Marokoko Barne ministroa Rabaten bildu dira Melillako eta Marokoko mugan izandako liskarrei buruz hitz egiteko. Ildo horretan, segurtasun-neurriak indartzea adostu dute; horretarako "herri bietako poliziez osatutako komisariak" sortzea erabaki dute. Era berean, Ministerio bien arteko kooperazioa indartuko dutela iragarri dute.

Melillako mugan izandako arazoen harira, Alfredo Perez Rubalcabak "iraganeko gorabeherak gainditu" behar direla adierazi du.

Segurtasun arloan kooperazioa areagotuko dutela eta horretarako Segurtasun Talde Mistoaren ohiko bileren maiztasuna sustatuko dituztela esan dute bileraren ostean zabaldutako agiri batean.

Bestalde, Taieb Cherqaouik laster Espainara bidaiatuko dela iragarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea