Politika -

ZUZENDARITZA BERRIA

EH Bilduren idazkaritzetarako hautagaiak, aurkeztuta

Hogei idazkaritza izango ditu egitura berriak. Datorren larunbatean koalizioak Bilbon egingo duen Kongresuan erabakiko datozen urteotako zuzendaritza.

EH Bilduko militanteek datozen egunetan bozkatuko dute

1:55

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk gaur eman ditu jakitera barne idazkaritzak zuzentzeko aurkeztu diren hautagaitzak. Datorren larunbatean koalizioak Bilbon egingo duen Kongresuan erabakiko du zuzendaritza berria.

Asteon, Mahai Politikoa osatuko dutenen zerrenda eta lurraldeetako buruen izen-abizenak eman dituzte jakitera.  Idazkaritzetarako hautagaiak aurkezteko epea ostiralera arte luzatzea erabaki zuten, eta gaur eman dituzte hautagaien izenak.

Orotara, hogei idazkaritza izango ditu egitura berriak, eta hauek dira hautagaiak:

Enplegua eta Lan Harremanak idazkaritza: Patxi Martinez de Albeniz (Asparrena, 1959).

Fiskalitatea eta Finantzak idazkaritza: Leire PinedoBustamante (Sopela1976)

Sektore Produktiboak idazkaritza: Iker Casanova Alonso (Barakaldo 1972)

Etxebizitza eta oinarrizko eskubideak idazkaritza: Maider Otamendi (Eskoriatza, 1976)

Estatu Eraikuntzarako idazkaritza: Larraitz Ugarte (Oñati, 1976).

Askatasun Demokratikoak idazkaritza: Julen Arzuaga Gumuzio (Areta, 1972).

Politika sozialak idazkaritza: Ander Rodríguez Lejarza (Donostia, 1982).

Ingurumena idazkaritza: Silvestre Balerdi (Tolosa 1958) eta Dani Maeztu (Durango, 1974).

Lurralde Antolaketa idazkaritza: Unai Fernandez de Betoño (Gasteiz, 1977).

Osasungintza idazkaritza: Karlos Ibarguren (Orereta, 1965).

Hezkuntza idazkaritza: Ikoitz Arrese Otegi (Bilbo, 1987).

Hizkuntza idazkaritza: Garbiñe Zurutuza Fernandez (Lazkao 1979)

Kultura idazkaritza: Maider Arrieta (Lesaka, 1978).

Feminismoa eta LGTBI+ idazkaritza: Monika Plazaola, (Gasteiz, 1973). Gazteria idazkaritza: EraitzSaez de Egilaz (Beasain 1996). Zuzenbide ikaslea.

Adinduak idazkaritza: Marian Esnaola (Deba, 1948). Kultur Aniztasuna idazkaritza: Joseba Gines (Iruñea, 1968) Hezitzailea. Burlatako Gizarte Zerbitzuko zinegotzia.

Diaspora idazkaritza: Jasone Agirre Garitaonandia (Abadiño, 1968).

Parte-hartzea eta Gobernantza idazkaritza: Nerea Zubia Blazquez (Oñati, 1983).

Kirola idazkaritza: TxaboAragües Orue (Bilbo, 1963) eta Unai Asurmendi Etxarte (Intxaurrondo, 1976).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Alderdi politikoak albisteak EH Bildu Nafarroa Aralar EA Iparralde Albisteak Gaur Eguneko albisteak