Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJk 'zailtzat' jotzen du lan-erreformaren aldeko boza ematea Senatuan
Mario Izeta Bilboko gotzain izendatu berriak Bizkaiko gizartearen "aniztasuna eta aberastasuna" ulertuko duela espero du Ortuzarrek eta Juan Maria Uriarteren "ildoari" jarraitzea gomendatu dio.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidenteak "benetan zailtzat" jotzen du bere taldeak lan-erreformaren aldeko boza ematea Senatuan eta PSOEk "zenbat zuzenketa onartzen dituenaren arabera", aldeko botoa emango dutela ala abstenituko direla zehaztu du.
Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek esan du Joseba Zubia Senatuko EAJko bozeramailearekin hitz egin duela gaur goizean. PSOEk eta Gobernuak "zuzenketak onartzeko oso prest ez" dauden "bihozkada" duela esan dio Zubiak eta horrela bada, EAJk ezingo duela "alde bozkatu" adierazi dio Ortuzarri.
BBBko presidentearen hitzetan, bere taldeak aurkeztutako 19 zuzenketek "lan-harremanen euskal eremua babestu nahi dute".
Mario Izetaren izendapena
Bere alderdiak Mario Izeta Bilboko gotzainaren izendapena "errespetu osoz" hartu duela baieztatu du Ortuzarrek eta Bizkaiko gizartearen "aniztasuna eta aberastasuna" ulertuko duela espero du.
Zentzu horretan, Juan Maria Uriarte Donostiako aurreko gotzainaren "ildoari" jarraitzea gomendatu dio.