Politika -

Eusko Legebiltzarra

Legea aldatzea proposatu du EBk zezenketak ere jaso ditzan

Ezker Batuak ekimen bat aurkeztu du Legebiltzarrean, "lehenago edo geroago" zezenketen alde edo kontra ager dadin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Arana EBko legebiltzarkideak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritzari Animaliak Babesteko Legea aldatzea eskatzeko. Horrela, "zezenketak eta proposamen horren eztabaidan sortzen diren beste batzuk ere" bertan jasotzea proposatu du.

Ekimen horren bidez, Aranak Animaliak Babesteko Legea aztertzea eskatu du, horiek "modu egokian babesten direla bermatzeko eta tratu txarrak saihesteko". Halaber, "zezen-ikuskizunak babesteko eta sustatzeko ematen diren diru-laguntzak kentzea" proposatu du.

EBk, beraz, herritarren artean piztu den eztabaida bultzatu nahi du Eusko Ganberan; izan ere, "lehenago edo geroago" Eusko Legebiltzarrak zezenketen alde edo kontra egin beharko duela esan du Aranak.

Aranaren arabera, Ezker Batuak ez du eztabaida "nortasun nazionalen arteko borroka gisa" aurkeztu nahi, "zezenketen alde edo kontra egotea ez baita nortasun nazional baten kontua, izaki bizidun guztiak begirunez hartzea baino".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea