Politika -
Omenaldia
Gerra Zibilean hildako gudariak omendu dituzte Artxandan
'Aterpe 1936' izeneko eskulturaren alboan, duela 80 urte errepublikaren baloreak babestu zituzten gudari, miliziano eta emakume guztiak gogora ekarri dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Duela 80 urte errepublikaren baloreak babestu eta frankistek aurrera egitea geldiarazi zuten gudari, miliziano eta emakume guztiei omenaldia egin diete Artxandan, igande honetan, 'Aterpe 1936' izeneko eskulturaren alboan.
Hainbat elkarte eta alderdi politikoetako ehunka kide bildu dira, memoria egiteko eta haien borrokaren garrantzia gogoratzeko, lore eskaintza eta musika tarteko.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburua eta Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburua izan dira ekitaldian, besteak beste. Memoriaren garrantzia azpimarratu du Erkorekak, "egia ezagutzeko, biktimak gogoan hartzeko eta gure identitate demokratikoa elikatzeko".
'Aterpe 1936' eskultura duela 11 urte inauguratu zen, 2006ko ekainaren 18an, gerraren eta diktadura frankistaren biktima guztien omenez.