Politika -

Shanghaiko Erakusketan

EAJ 'lehentasunezko' solaskidetzat duela esan du Zapaterok

Estatutuko "eskumenen transferentziei buruz" hitz egiteko prest dagoela esan du Espainiako presidenteak; "ekonomia eta enplegu gaietan eragina duten horiei buruz ere bai".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ "lehentasunezko" solaskidetzat duela esan du Jose Luis Rodriguez Espainiako Gobernuko presidenteak, eta horren autogobernu eskariei erantzunez, Estatutuko "eskumenen transferentziei buruz" hitz egiteko prest dagoela esan du; "ekonomia eta enplegu gaietan eragina duten horiei buruz ere bai", gaineratu du.

Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean emandako prentsaurrekoan, Estatuko aurrekontu orokorretan "oinarrizko erreforma fiskalik" ez dela izango baieztatu du Zapaterok, eta izatekotan, talde parlamentarioekin abian dituzten negoziaketen menpe egongo direla zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea