Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Hauteskundeetarako akordioa egin nahi du Hamaikabatek EAJrekin
2011ko hauteskundeetarako itunak kale egiten badu, Hamaikabatek "B plana" du; zerrendak prestatzen ari da EAEn eta Nafarroan.
Erredakzioa
Iñaki Galdos Hamaikabateko presidenteak adierazi duenez, euren hautesleen eskaria da EAJrekin hauteskundeetarako akordioa egitea, "biek ordezkaritza lortzea" helburu nagusi dutela, azpimarratu du.
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Galdos baikor agertu da laster EAJrekin hauteskundeetarako akordioa egiteko aukeraren inguruan.
2011ko hauteskundeetarako itunak kale egiten baldin badu, Hamaikabatek "B plana" du; zerrendak prestatzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.
EAko kideak bere alderdira aldatzeari buruz, "EAko militante nabarmenak tartean, ihesaldi garrantzitsuak" izan direla jakinarazi du Hamaikabateko buruak. Baina horien artean "Hamaikabatera joan direnak eta politika utzi dutenak ere badira", zehaztu du.