Politika -

Estatuko Aurrekontuak

EAJ: 'Transferentzia Estatutuak dioen moduan egin behar da'

Bestela, EAJk negoziazioaren atea itxiko dio Espainiako Gobernuari, Andoni Ortuzarren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegu-politika aktiboen eskumena Autonomia Estatutuak dioen moduan transferitzen ez bada, EAJk sozialistei "negoziazioaren atea" itxiko dietela esan du gaur Bizkai Buru Batzarreko presidenteak. Horrela egin ezean, Estatuko Aurrekontuak negoziatzeko "beste ate bat jotzeko" esan dio Andoni Ortuzarrek Espainiako presidenteari, "EAJrena itxita egongo delako".

Eusko Jaurlaritza transferentzia horren "argazkia egiteko" presaka ari dela uste du BBBko presidenteak. Presa horren ondorioz, negoziazioa "txarra" izan daitekeela eta horrek jeltzaleak "kezkatu" egiten dituela nabarmendu du Ortuzarrek Europa Press-i eskainitako elkarrizketan.

Enplegu politika aktiboen inguruko negoziazioan Espainiako Gobernuak euskal autogobernuaren aldeko "borondate politikoa" duen ala ez ikusiko dela esan du Ortuzarrek.

Gai honi buruz, Celestino Corbacho Lan ministroa ere mintzatu da. Enplegu-politika aktiboen transferentzia Manuel Chaves Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteordeak negoziatuko duela gogoratu du, eta ez Barne edo Sustapen ministroek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea