Politika -
PP-PSE akordioa
PP: 'Zapaterok EAJrekin duen ahuleziak akordioa kolokan jartzen du'
Aurrekontu Orokorren negoziazioan EAJren aurrean "makurtu" egin da Zapatero, Oyarzabalen iritzian, eta Euskadiko aldaketa "pikutara" bidaltzeko prest egotea aurpegiratu dio.
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiaren hitzetan, Jose Luis Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak EAJren aurrean duen "ahuleziak" Patxi Lopezen Gobernuak oinarri duen PP-PSE akordioa "kolokan" jartzen du.
Gasteizko PPren egoitzan egindako agerraldian, Aurrekontu Orokorren negoziazioan EAJren aurrean "makurtu" izana aurpegiratu dio Oyarzabalek Zapaterori. Izan ere, EAJk enplegu politika aktiboen transferentzia eskatzen dio Zapateroren Exekutiboari.
Oyarzabalaren ustez, Espainiako Gobernuko presidentearen jarrerak PSE-EEren baitan "ardura handia" eragiten du.
Bere "interesen pertsonalen" arabera jokatzea aurpegiratu dio Euskadiko PPren idazkari nagusiak Zapaterori, eta Euskadiko sozialisten eta ''popularren'' akordioak eragin duen aldaketa "pikutara" bidaltzeko prest egotea leporatu dio.