Politika -
Erasoa
19 pertsona hil dituzte Pakistanen, atentatu suzida batean
Suizida batek kamioi bat zartarazi du polizia-kontrol batean. 34 zauritu daude: 14 zibil eta 20 polizia.
Erredakzioa
Gutxienez 19 pertsona, horietako 8 zibilak, hil dira eta beste hainbat&' || 'nbsp; zauritu Pakistanen, Khyber-Pakhtunkhwa probintziako (ipar-mendebaldea) polizia-etxe batean aurrean jazotako atentatu suzida batean.
Polizia iturri batek jakinarazi duenez, 34 zauritu daude: 14 zibil eta 20 polizia.
Poliziaren iturriak aipatuta EFE agentziak aditzera eman duenez, sarraskia Laki Marwat herrian gertatu da. Antza denez, suizida bat segurtasun kontrol batera gerturatu da kamioi batean, eta eztandarazi egin du.
Gainera, Poliziaren bozeramaileak ohartarazi du balitekeela gora egitea zenbakiak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea