Politika -

Presoak

Felipe San Epifanio espetxetik irten da 23 urteko kartzelaldiaren ondoren

23 urte egin ditu San Epifaniok kartzelan, ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik zigorra jaso eta gero.

Lagun eta senideak eduki ditu zain San Epifaniok kartzelako atean. Argazkia: Efe.
Lagun eta senideak eduki ditu zain San Epifaniok kartzelako atean. Argazkia: Efe.
Lagun eta senideak eduki ditu zain San Epifaniok kartzelako atean. Argazkia: Efe.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe San Epifanio ‘Pipe’ Herrera de la Manchako (Ciudad Real) espetxetik irten da gaur, ostiralarekin, ETAren hainbat atentatutan parte hartzeagatik ezarri zioten 250 urteko zigorretik 23 urteko espetxealdia bete eta gero.

Kartzelatik irtendakoan, preso ohiak senide eta lagunak zituen zain kanpoaldean. Gero, Bizkaiko hiriburura joan da, eta omenaldia egingo diote bertan arratsaldean.

San Epifanio Jarraiko kidea izan zen 80ko hamarkadan, eta, geroago, HBko legebiltzarkide (1987tik 1990era) eta Mahai Nazionaleko kidea ere izan zen. ETAn sartu eta gero, 1994an atxilotu zuten, Bartzelonan, eta 250 urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak albisteak