Politika -

ETAren iragarpena

ETAri "jokoa ez jarraitzeko konpromisoa" eskatu die alderdiei UPyDk

Legebiltzarretik kanpo alderdien mahai bat sortzeko aukera baztertzeko ere eskatu die Gorka Maneirok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAri "jokoa ez jarraitzeko konpromisoa" exijitu die UpyDk alderdi politikoei, baita talde armatuarekin "edozein motako elkarrizketa abian jartzeko aukerari ere". Honen harian, Legebiltzarretik kanpo alderdi mahai bat sortzeko aukera baztertzeko eskatu die alderdiei, "ETAk eta ezker abertzaleak, seguruenik, gutxi barru eskatuko dutena".

Ohar batean, UPyD "terrorismoaren aurkako batasuna mantentzeko" deia egin die alderdi politikoei; Rosa Diezen alderdiaren ustez, su-etenak "balio ez dutela" esan behar diote talde politikoek ETAri.

"Denboraren poderioz ikasi duguna aplikatu behar dugu orain: behin eta betiko, baldintzari jarri gabe, ETA desegin behar da", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea