Politika -

ETAren iragarpena

ETAren agiriaren ostean estatuak ez direla mugitu salatu du LABek

Sindikatu abertzaleak Espainiako eta Frantziako estatuei ohartarazi die "Euskal Herriak behar duen ziklo politikoaren aldaketa martxan" dagoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren agiria zabaldu eta gero "estatuek mugitu gabe" erantzun dutela kritikatu du LABek, eta "Euskal Herriak behar duen ziklo politikoaren aldaketa martxan" dagoela ohartarazi die. Era berean, "eskenatoki demokratikoa lortzeko konpromisoa" berretsi du sindikatu abertzaleak.

Batzorde nazionalaren ustez, ETAren erabakia "urrats garrantzitsua eta positiboa da Euskal Herrian agertoki berria zabaltzeko", eta "ezker abertzalearen apustu politikoari bultzada erabakigarria ematen dio", "inplikatutako eragileak beren jarrerak argitzera" behartuz.

"Euskal Herriak behar eta eskatzen duen ziklo politikoaren aldaketa martxan dago, estatuek mugitu gabe eta bere guda eta errepresio estrategiei egoskorki loturik jarraitzen badute ere", LABen arabera.

Izan ere, "estatuek ezin dute entzungor iraun aldarrikapen honen aurrean eta, beraz, bide hau egiteko ezinbestekoak diren gutxiengo demokratikoak errespeta ditzaten exijitzen diegu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea