Politika -

ETAren iragarpena

ETAren etenaldiak 'amaiera data' ez izatea nabarmendu du Eguigurenek

PSE-EEKo presidenteak uste du ETAk beste agiri bat igorriko duela, "treguaren egiaztatze eta kontrol mekanismoak" hizpide.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak adierazi du ETAren iragarpenaren albiste "onena" atentatuen etenaldiak "amaiera datarik" ez duela dela.

Hori horrela, euskal sozialisten buruak uste du balitekeela ETAk beste agiri bat igorriko duela inoiz, "treguaren egiaztatze eta kontrol mekanismoak" hizpide.

Gaur goizean Onda Cero irrati-katean egindako elkarrizketa batean, Eguigurenek esan du ETAk ez duela "ia ezer" esan igandeko agirian, baina halere "mundu" horretan "iraultza bat" gertatzen ari dela agertu du.

"Ezker abertzalearen nahietako bat udal hauteskundeetara aurkeztea da, baina uste dut mugimendua sakonagoa dela", nabarmendu du.

Gainera, ETAren aurreko su-etenaren porrotaren ostean ezker abertzaleak norabide aldaketa egin zuela iritzi dio: "Bide bakarra demokrazia dela onartu zuten".

Bere iritziz, gaur egungo egoera "Batasunaren bilakaeraren ondorio", aurreko prozesuaren "irakaspenak" ikasiak baititu.

Bestalde, Eguigurenek berretsi du Patxi Lopez lehendakariak prozesu hau "gidatu" beharko lukeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea