Politika -
Kataluinako Parlamentua
Kataluniako hauteskundeak azaroaren 28an egingo dituzte
Horrela iragarri du gaur eguerdian Jose Montilla Generalitateko presidenteak.
Erredakzioa
Kataluniako Parlamenturako hauteskundeak azaroaren 28an egingo dituzte, Jose Montilla Generalitateko presidenteak iragarri duenez.
Montillaren hitzetan, datorren belaunaldiari begira, hauteskunde "bereziki garrantzitsuak" izango dira; horregatik, "garbi jokatzeko" eskatu die alderdi politikoei.
Hauteskundeetako data iragarri haurretik Kataluniako sailburuekin, Ernest Benach Parlamentuko presidentearekin eta Artur Mas CIUko buruarekin hitz egin du Montillak.
Azaroaren 28an lau urte beteko dira Montilla Kataluniako presidente bihurtu zenetik. Hauteskunde kanpaina azaroak 12an hasiko dute alderdiek.
Generalitateko presidentearen iritziz, azaroko hauteskundeak "erabakiorrak eta oso garrantzitsuak" izango dira.
Hiritarrei ere mezua luzatu die Montillak, "biziko duten aroaren garrantziaz" ohartarazteko. "Zuen botoarekin gehiengo bat, presidente bat edo Gobernu egitasmo bat baino gehiago erabakiko duzue", esan die.
"Kataluniak hartu behar duen bidea erabakiko duzue, eta ez bakarrik legealdi baterako, seguruenik belaunaldi oso baterako", gaineratu du Montillak.