Politika -

ETAren iragarpena

Jaurlaritzak 'ezin du sineskor jokatu', lehendakariaren esanetan

Gasteizko Exekutiboa "ez dago su-etenean, eta ez da egongo hau amaitu arte", adierazi du Patxi Lopezek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "ezin du sineskor jokatu eta terrorismoaren kontrako politika laga", ETAk egunen batean "atentatu berri batekin ustekabean harrapa dezakeelako", Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan. "Bonba formako desengainu berri batek besoak gurutzaturik harrapatzea jasangaitza izango litzateke", ziurtatu du.

Gasteizko Exekutiboa "ez dago su-etenean, eta ez da egongo hau amaitu arte", adierazi du Lopezek bere blogean idatzitako artikulu batean.

ETAren igandeko iragarpena "esaldi zehaztu gabez beterik dago, guztiek, Batasunak barne, entzun nahi genuena ez esateko: Terrorismoa behin betiko uzten dutela, alegia", gogorarazi du lehendakariak.

Hala ere, "mehatxuen jomuga diren guztientzat indarkeria amaitzea albiste ona" dela esan du Lopezek. "Pertsona asko lasaiago altxatu dira, gutxienez gaur, inork hiltzen saiatuko ez dituela jakinda", baina "terroristen adierazpena ez da nahikoa", gaineratu du lehendakariak.

"Zero tolerantzia"

Zentzu horretan, "terrorismoaren aurka zero tolerantziaren" politika erabiltzen jarraituko duela azpimarratu du Lopezek, "Zuzenbidezko Estatuak eskura jartzen dituen tresna guztiak erabiliz". "Formula horrek eraman baitu ETA baztertzera eta ahul izatera, eta horretan jarraitu behar dugu", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea