Itxi

Politika

KATALUNIAKO GALDEKETA

Baietzak irabaziko luke U-1eko Kataluniako galdeketan, % 62,4ko babesarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Independentziaren aurka daudenak aldekoak baino gehiago izan arren (% 49,4 eta % 41,1, hurrenez hurren), kontrako ugarik ez dute bozketan parte hartuko, eta, ondorioz, baietza nagusituko da.

Nahiz eta katalanen ia % 50 independentziaren kontra azaldu, horietako batzuk ez dira urriaren 1erako deituta dagoen galdeketan bozkatzera joango, eta, horrenbestez, egun horretan independentziaren aldeko hautua nagusituko da, % 62,4ko babesarekin. Ezezko iritzia, berriz, % 37,6k emango dute, eta parte hartzea % 67,5ekoa izango da, Generalitateko Iritzi Ikerketa Zentroak (Centre d’Estudis d’Opinió, CEO) gaur goizean egindako iragarpena betez gero.

"Baietzaren aldeko blokea mobilizatuta dago eta 'bai' botatzeko prest aurrean hautetsontzi bat jartzen badiote. Ezezkoa defendatzen dutenak, berriz, bananduta daude. Zati bat prest dago bozkatzeko, baina beste zatia ez ordea", adierazi du Jordi Argelaguet CEOko zuzendariak.

Alabaina, Carles Puigdemontek urriaren 1erako deitu duen galdeketa egiteko hiru hilabete baino gutxiago geratzen direnean, inkesta berak dio katalanen % 49,4k Kataluniaren independentziaren aurka daudela, eta, % 41,1, ordea, alde. % 7,8k ez du iritzirik zehaztuta eta % 1,7k ez du erantzunik eman. Aitzitik, nahiz eta hori horrela izan, ezetzak porrota jasoko du, aukera horren aldekoen zati batek ez baitu galdeketa horretan sinesten eta ez du bertan parte hartuko.

Aipatu inkestaren emaitzen zerrenda historikoaren arabera, independentziaren aldekoek 2016ko ekainean jo zuten goia. Orduko hartan, % 47,7k Estatu katalan bat nahi zuten; aldiz, % 42,4 aukera horren aurka zegoen. Ordutik aurrera baietzaren aldekoek beherantz egin dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena