Politika -

Arantzazu Egunean

ETAri 'behin-betiko' su-etena egitea exijitu dio Munillak

Arantzazu Egunean egindako mezan, "gure herriarentzat behin betiko" bakea eskatu du Munillak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak ETAri eskatu dio su-etena "behin-betikoa eta baldintzarik gabekoa" izatea. Bere hitzetan, "gure herriak bakearengan duen itxaropena geldiezina den prozesua da".

Arantzazu Egunean egindako mezan, "gure herriarentzat behin betiko" bakea eskatu du Munillak.

ETAren iragarpena "zuhurtziaz" hartu du Donostiako gotzainak. Bakea eraikitzeko "deituak" direnei "argia emateko" eskatu dio Jainkoari. ETAren su-etena "behin betikoa eta baldintzarik gabekoa" izatearen alde agertu da, eta talde armatuari "desegiteko" exijitu dio.

Munillaren hitzetan, bakea ezin daiteke tresna gisa ''erabili'', helburua izan behar du; beraz, horren ustez, ''bakea ezin daiteke bihurtu gure estrategien zerbitzura dagoen tresna''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea