Politika -

Bigarren debekua

Auzitegi Nazionalak Bilboko manifestazioa debekatu du

Auzitegi Nazionalak 'Adierazi EH'k deitutako martxa debekatu ostean, Sabin Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak (EA) beste deialdi bat erregistratu zuen ostegunean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsaldeko manifestazioa debekatu du Auzitegi Nazionalak eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur goizean jaso du autoa. Bilboko agerraldiak ''Adierazpen askatasuna. Eskubide guztiak guztiontzat'' leloa zuen.

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen autoaren arabera, bigarren manifestazioak lehen deialdiaren debekua ekiditea du helburu.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak eskatu zuen 17:15erako deitutako martxa debekatzea.

Ekitaldia ez egiteko eta "delituzko ekintzarik" ekiditeko "beharrezko neurriak" hartzeko eskatu dio Morenok Eusko Jaurlaritzak Herrizaingo sailari.

Auzitegi Nazionalak Adierazi EH Plataformak deitutako manifestazioa debekatu ostean, beste bat erregistratu zuten Sabin Intxaurraga (EA) Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak eta atxikitze politikorik ez duen pertsona batek ostegun arratsaldean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea