Politika -

Debekatutako manifestazioa

Pertsona bat identifikatu eta ertzain batzuei iraintzea egotzi diote

Manifestazioan parte hartzeko asmoz Bilbon bildutako gainontzeko pertsonak istilurik sortu gabe sakabanatu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat identifikatu egin dute eta Ertzaintzako agenteei irain egitea leporatu diote 17:40ak aldera. Ertzaintza Bilbon zabaldu da Auzitegi Nazionalak debekatutako manifestazioren inguruan zor zitezkeen istiluak galarazteko.

Ertzaintzak berak jakitera emandakoaren arabera, arratsaldean zehar Bilbon bildu diren pertsonak pixkanaka sakabanatzen joan dira istilurik sortu gabe, aurretik aipatutako pertsona izan ezik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea