Politika -

2011ko hauteskundeak

EAJ Nabai koalizioan aurkeztuko da Nafarroako hauteskundeetara

EAJk eta Aralarrek akordioa lortu dute, jeltzaleak koalizioan egoteko helburuarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Eusko Alderdi Jeltzalea Nabai koalizioaren barruan aurkeztuko da 2011ko hauteskundeetara, Aralarrekin lortutako akordioaren ondoren.

Gaur, Nafarroako Aralarrek eta EAJk akordioa lortu dute, baina dokumentua jeltzaleen oinarriek babestu beharko dute, aste honetako ostiralean.

Gauzak horrela, Nabai koalizioaren barruan EAJ, EA eta Aralar izango dira, datorren urteko hauteskundeetara begira.

Akordioaren arabera, independenteek batzorde politikoan egoteko aukera negoziatu dute, nahiz eta boto eskubiderik ez duten izango.

Eusko Alkartasuna negoziazioan ez da izan, baina Maiorga Ramirezek esan du "abertzaleen mesederako" akordioa lortu dutela.

Bestalde, EA Batzarrerekin negoziatzen jarraitzen du. Ramirezen alderdiaren arabera, bide onetik doaz, baina oraindik ez dakite Batzarre koalizioan sartuko den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea