Politika -

Diada Bartzelonan

Erregearen argazkia erretzea ikertuko du Auzitegi Nazionalak

Gertakariak Kataluniako Diadaren ospakizun ekitaldietan jazo ziren iragan igandean. Gertatutakoari buruz Esquadra Mossoen txostena jaso du Fiskaltzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erregearen argazki bat, Espainiako bandera bat eta Frantziako beste baten erreketa ikertzea erabaki du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Kaputxadun batzuek su eman zieten irudi eta banderei iragan igandean Bartzelonako Fossar de les Moreresen, manifestaldi independentista bat amaitu eta gero.

Iturri juridikoen arabera, gertatutakoari buruz Esquadra Mossoen txosten bat jaso du gaur Fiskaltzak. Orain txostena aztertu beharko du ekintzak hasi edo ez erabakitzeko.

Gertakariak Kataluniako Diadaren ospakizun ekitaldietan jazo ziren iragan igandean. Erabakitzeko eskubidearen eta Kataluniako independentziaren aldeko manifestaldi batean parte hartu zuten milaka lagunek.

Arc de Trionfen amaitu zen manifestazioa, baina lagun talde batek martxarekin jarraitu zuen Fossar de les Moreresera arte. Bertan kaputxadun batzuek su eman zieten banderei eta erregearen argazkiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea