Politika -

Kale indarkeria

Ares: 'Jundizeko erasoa hilabete askotan izan den handiena da'

Herrizaingo sailburuak erasoa gaitzestea eskatu dio ezker abertzaleari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aresek esan duenez, "horrelako gertaera larri batek" ezker abertzalearen "berehalako" gaitzespena eskatzen du: "Une batzuetan, hitzak erabakiekin berretsi behar dira, bestela hitzak ezerezean gelditzen baitira".

Bestalde, "abertzale erradikalekin abiatu duten kolaborazio politikoaren ondorioz, indarkeria erabiltzen, justifikatzen eta babesten dutenen aurrean exigentzia maila ez jaistea" eskatu dio sailburuak Eusko Alkartasunari.

Horrez gainera, EAri "bere tradizio demokratiko sendoarekin koherentea izanda, abertzale erradikalei kale borroka ekintza hau argi gaitzestea eskatzeko eta, bestela, estrategia politiko bateratua bukatzeko" eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea