Politika -
Aurrekontu Orokorrak
Urkullu: 'EAJk ez dauka inoren salbatzaile izateko borondaterik'
Halaber, EBBaren presidenteak adierazi duenez, bere alderdia "ez da eta ez da izango baldintzarik gabeko babeslea, Jose Luis Rodriguez Zapaterok legealdia bukatu ahal izateko".
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJren presidentearen arabera, bere alderdia "ez da eta ez da izango baldintzarik gabeko babeslea Jose Luis Rodriguez Zapaterok legealdia bukatu ahal izateko", nahiz eta onartu duen "euskal gizartea, ezta espainiar gizartea ere ez daudela hauteskunde aurreratuetarako prest".
Ekonomia Berria Foroan (Bilbo) egindako hitzaldian Urkulluk adierazi duenez, "EAJk ez dauka inoren salbatzaile izateko borondaterik", baina onartu egin du aurrekontuen inguruan akordio bat lortuz gero horren ondorioetako bat hori izango dela.
Urkulluren hitzetan, EAJ kezka bakarra du, "Euskadiren interesak", eta aurrekontuak negoziatzen hasi aurretik enplegu-transferentzien inguruko akordio bat lortu behar dela nabarmendu du, "2011rako hitzarmena zabaltzeko ezinbestekoa" baita.