Politika -
Irailaren 26an
Patxi Lopez, Txinara bidaia egingo duen lehenengo lehendakaria
Patxi Lopez Shanghaira joango da helburu ekonomiko argiak izango dituen bidaia horretan, eta Confebaskeko, MCCko eta Bilboko Portuko ordezkariak izango ditu, besteak beste, bidelagun.
Erredakzioa
Patxi Lopez Txinara bidaia ofizialean joango den lehenenengo lehendakaria izango datorren irailaren 26an, izan ere, Shanghaira joango da helburu ekonomiko argiak dituen bidaia batean.
Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Ekintzako idazkari nagusiak gaur eman ditu hilaren 26an hasi eta urriaren 1ean amaituko den bidaiari buruzko xehetasunak.
Lehendakariarekin eta Bernabe Unda Industria sailburuarekin 70 euskal enpresatako 100 ordezkari inguru joango dira, Confebaskekoak, MCCkoak edo Bilboko portukoak, besteak beste.
Echeniqueren arabera, Shanghaiko Erakusketa Unibertsala "plataforma paregabea" da Txinara joan eta han dauden enpresei babesa emateko, beste batzuei "bidea irekitzeko" eta EAEk herrialdeko eskualdeekin dituen harremanak estutzeko.
Erakusketaz gain, lehendakaria Jiangsuko (Txinako eskualde oparoenetako bat) gobernadorearekin bilduko da eta hitzaldia emango du CEIBS negozio eskolan.
Lehendakariak Shanghaiko Erakusketa Unibertsaleko Euskadiren astearen irekieran ere parte hartuko du, eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea era izango da bertan.