Politika -
ETAren iragarpen berria
ETAk esku hartzeko eskatu dio nazioarteari
Gara eta Berria egunkarietara bidalitako agirian, ETAk "gatazka demokratikoki konpontzea"ren alde dagoela berretsi du eta nazioarteko herriei bake prozesu bat bultza dezaten eskatu die.
Erredakzioa
ETAk Gara eta Berria egunkariei igorritako agiri berri batean zabaldu duenez ETAk "errespetua" eta esker ona agertzen dio martxoan sinatutako Bruselako Adierazpenari eta nabarmendu du Espainiako Gobernuaren erantzun egoki baten zain dagoela.
Bertan, nazioarteko bitartekari ezagunek egiazta daitekeen behin betiko su-etenaren iragarpena eskatzen zioten ETAri eta Gobernu espainiarrari, berriz, bake prozesu bat abian jartzea.
Oraingo honetan, ETAk "osoko proposamena" egiten dio nazioarteari "euskal gatazka pauso partzialak gaindituz konpontzeko", alde guztiek konpromisoak hartu eta negoziazio bat aurrera eramateko.
ETAk adierazi duenez, gatazka "arrazoi politiko sakonetan" oinarrituta dago, eta arrazoi horiek gainditu egin behar dira . Gainera, guzti horri konponbidea aurkitzeko urratsak "gainontzeko agenteekin batera" aztertzeko asmoa agertzen du ETAk.
Komunikatu berri hau, ekintza armatuen etena iragartzen zuen adierazpenakaleratu eta 13 egunera plazaratu du ETAk. Azken agiri honetan "Frantzia eta Espainiaren egoskorkeriaren aurreran, ETAk gatazka bide demokratikoen bidez konpontzeko itsasontzia berriro itsasoratu" duela esan du. "Lehen erabaki hori aingura bota gabe hartu du, ur sakonagoetan nabigatzeko asmoarekin".
"Sei hilabete igaro dira 2010 martxoan Bruselako Adierazpena zabaldu zenetik (...). Ezaguna denez, sei hilabete hauetan ETAk ez du ekintza armaturik burutu. Ordurako emana zien ETAk bere talde operatiboei prest zituzten ekintzak bertan behera uzteko agindua", azaltzen du.
"Konponbidea, Euskal Herrian"
ETAk gainera, bere gain hartu beharreko konpromisoak onartzeko asmoa agertzen du eta nazioarteko herrialdeei prozesuan parte hartzeko deia egiten die. Prozesu horren helburua, "gatazka sekular hau behin betikoa, bidezkoa eta demokratikoa den eran" konpontzea, baina "konponbidearen gakoa Euskal Herrian" dagoela azpimarratu du ETAk.
Bigarren agiria bi astetan
ETAk&' || 'nbsp; duela bi aste iragarri zuen "eraso ekintza armaturik" ez egitea erabaki zuela duela "hilabete batzuk".
Erakunde terroristak BBC telebista kateari eta Gara egunkariari igorritako bideo batean egin zuen iragarpena. Dena dela, agirian ez zuen aipatu "su-etena" hitza, eta ez dago argi etenaldia behin betikoa edo behin behinekoa den.