Politika -

Podemos Euskadi

Nagua Albak Podemos Euskadiko idazkaritza nagusia utziko du

"Eztabaida politiko sakona" egiteko biltzarra eta barne-hauteskundeak deituko dituela iragarri du, eta ez dela hautagai izango.

Nagua Alba, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: @PodemosEuskadi
Nagua Alba. Argazkia: Podemos Euskadi
Nagua Alba ez da Podemos Euskadiko hauteskunde primarioetara aurkeztuko

1:41

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtea amaitu baino lehen Podemos Euskadiko idazkari nagusi izateari utziko dio Nagua Albak. Hala iragarri du gaur Gasteizen, Kontseilu Herritar Autonomikoaren bileraren ondotik. 2018rako zuzendaritza berria izan nahi du alderdiak, eta hura aukeratzeko barne hauteskundeak deituko ditu. Alba ez da berriro aurkeztuko.

Unidos Podemosen diputatua ere badenaren hitzetan, hilabeteak daramatzate  "eztabaida politiko sakona" egiteko beharra azpimarratzen, eta hala, Herritarren Bitzarra deituko dute laster.

Albak ukatu du berriro ez aurkeztearen erabakiaren atzean kritikoen presioak daudela. EAEko zirkuluen % 38k barne hauteskundeak eskatu berri dituzte, alderdia berregituratzeko.

Argitu duenez, hasieratik zuen erabakita: "Beti esan dut ez dudala politikari profesionala izan nahi". Orain arte egindako lanarekin "oso harro" dagoela azpimarratu du, eta erantsi du "osasuntsua eta positiboa" dela jende berriari bidea uztea.

Hautagaitza aurkeztu ez arren, Podemos Euskadirekin duen konpromisoa bere horretan dagoela nabarmendu du, "orain arte bezain sendo".

Udal eta foru hauteskundeak 2019an direla kontuan hartuta, Nagua Albak argudiatu du orain dela zuzendaritza berria eta alderdia berregituratzeko "une egokiena". Izan ere, Nagua 2019ra arte egon behar zen karguan  (2016ko martxoan hautatu zuten, Roberto Uriarteren dimisioaren ondoren egindako barne hauteskundeetan), eta data hori errespetatuta, barne prozesuak hauteskundeak prestatzeko zereginarekin bat egingo luke.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak bideoak Gaurko azken orduko albistea Podemos albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Podemos Euskadiren idazkari nagusi ohia