Politika -

ETAren iragarpen berria

Ezker abertzalea: 'Atzera bueltarik gabeko bake prozesuan gaude'

Halaber, "bide politiko, baketsu eta demokratikoetan bakarrik oinarritutako prozesu demokratiko baten aldeko apustua" berretsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren azken iragarpenak "euskal eragileak atzera bueltarik ez duen bake prozesu demokratikoan murgilduta gaudela" baieztatzen du, ezker abertzalearen esanetan.

Ohar baten bidez, ezker abertzaleak "ETAren pauso berria" baloratu du. Haien hitzetan, ETAk "Bruselako Adierazpenaren sinatzaileek adostutakoak eztabaidatzeko eta aurrera eramateko konpromisoa hartu du", hau da, sinatzaileek eskatutako "su-eten iraunkorra eta egiaztagarria", gaineratu dute.

Ezker abertzalearen aburuz, azken iragarpen honek eta Bruselako Adierazpena argitaratu aurretik, "ETAk euren taldeei ekintzarik ez egiteko eskatu" izanak bake prozesua berresten dute.

Horrez gain, ezker abertzaleak "bide politiko, baketsu eta demokratikoetan bakarrik oinarritutako prozesu demokratiko baten aldeko apustua" berretsi du, eta "Mitchell senatariaren Printzipioak ardatz dituen elkarrizketa prozesu aldeaniztunaren alde" agertu da. Aipatu politikari estatubatuarrak Ipar Irlandako Bake prozesuan parte hartu du.

Azkenik, "modu eraginkorrean erantzuteko" deia egin dio ezker abertzaleak nazioarteko komunitateari, eta prozesuaren&' || 'nbsp; "protagonista aktiboa" izateko gonbitea luzatu dio euskal gizarteari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea