Politika -
ETAren iragarpen berria
Espainiako Gobernuak 'bidezidorrik' ez dagoela ohartarazi dio ETAri
Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeak gogorarazi dio indarkeria "guztiz eta betiko" baztertzeak soilik balio duela.
Erredakzioa
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeak ETAri gogorarazi dio ez dagoela "bidezidorrik" eta agiriek ez dutela baliorik izango indarkeria betiko baztertzea iragartzen ez badute.
"Ez dago ezer esan beharrik berritasunik ez duenari buruz", berretsi du De la Vegak ETAk asteburuan zabaldu zuen agiriaren harira.
Espainiako Gobernuaren ordezkariak uste du "egun" ETAk badakiela ezerk ez duela balio jarduera armatua "guztiz eta betiko" baztertzea ez bada, ez omen dago "bidezidorrik".
Indarkeria baztertzeko erabaki "argia eta sendoa" hartzen ez duten bitartean, Gobernuak Zuzenbidezko Estatuaren tresnak erabiliko omen ditu ETA deuseztatzeko.
Presidenteordeak azpimarratu du "beste behin ere" alderdi politikoek iritzi berbera agertu dutela agiriaren aurrean, eta horrek agerian uzten duela ETAren aurrean "demokratek duten batasuna".
Informazio gehiago
- EBk Gobernuari galdetu nahi dio bitartekaritzatz hitz egin aurretik
- Lehendakariak eta PPk zero tolerantziaren aldeko apustua berretsi dute
- Eusko Jaurlaritzarentzat 'beste dezepzio bat' da ETAren azken agiria
- Pastorrek ukatu egin du atzera bueltarik gabeko prozesu batean gaudela
- Nafarroako Gobernuak 'hauteskunde-estrategia bat' ikusten du ETAren agirian