Politika -

ETAren iragarpena

Gobernu nafarrak 'hauteskunde-estrategia' ikusten du ETAren agirian

Alberto Catalan bozeramaileak uste du agiria 2011ko "hauteskundeetan parte hartu ahal izateko makillajea" dela.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaileak uste du ETAk nazioarteari igorri dion agiria "hauteskunde-estrategia bat" besterik ez dela.

"Nafarroako Gobernuak, gizarte osoak eta erakunde guztiek bezalaxe, ETA talde terrorista desegitea espero du" eta "hori gertatzen ez den bitartean, gainerako adierazpen guztiek ez dute zentzurik izango eta ez dute Nafarroako Gobernuaren arreta mereziko", Catalanen esanetan.

Prentsaurreko batean Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, ETAk asteburuan zabaldutako agiria 2011ko "hauteskundeetan parte hartu ahal izateko makillaje operazio bat besterik ez da".

Bestalde, Catalanek ezker abertzaleak iragan astean Miguel Sanz presidenteari egin zion eskakizuna izan du hizpide eta "armak baztertzen ez badituzte" haiekin hitz egiteko aukerak "urriak edo ezdeusak" direla argitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea