Politika -
ETAren iragarpen berria
EBk Gobernuari galdetu nahi dio bitartekaritzatz hitz egin aurretik
Europar Batasuneko Barne gaietarako komisarioak esan du "Espainiako agintariekin eztabaidatu" behar dutela lehenengo.
Erredakzioa
Cecilia Malmström Europar Batasuneko Barne gaietarako komisarioak ez du hitz egin nahi izan ETAk eraso ekintza armatuak eteteko erabakia egiaztatzeko nazioarteko bitartekaritza lanen inguruan.
"Espainiako agintariekin eztabaidatu beharra dugu eta oraindik ez dugu hitz egin Batzordearen baitan", ohartarazi du.
Gainera, ez omen daki "Espainiako Gobernua gurekin hitz egiteko prest" ote dagoen.
Bestalde, ETAk zabaldutako azken agiriari buruz galdetu diotenean, komisarioak esan du "positiboa" dela "ETAk su-etena nahi izatea".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea