Politika -
Eusko Legebiltzarrean
Euskadi krisialditik atera dela esango du lehendakariak Osoko Bilkuran
Bestalde, "terrorismoaren amaiera" heltzear dela berretsiko du Patxi Lopezek ostegunean Legebiltzarrean.
Radio Euskadi
Euskadi "krisialditik ateratzeko zorian" eta "terrorismoaren amaieran" dagoela esango du Patxi Lopez lehendakariak ostegunean, Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Osoko Bilkuran.
Hitzaldiko bi ideia nagusiak izango ditu horiek, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. Orotara 12 orrialdeko testua irakurriko du Lopezek. Dagoeneko. Eusko Legebiltzarrera bidalitako dokumentua da.
Lehendakaritzara heldu zenetik izan diren aldaketak azalduko ditu lehendakariak Legebiltzarrean. Krisiari buruz, "itxaropen mezu bat" egingo du Patxi Lopezek. Azken asteetako datuak ere errepasatuko ditu, Euskadi "krisialditik atera dela" adierazteko.
Jaurlaritzako Sail guztietan hartutako erabakiak eta neurriak ere azalduko ditu Legebiltzarrean, tartean krisiari aurre egiteko martxan jarritakoak.
Bestalde, "terrorismoaren bukaera" heltzen ari dela nabarmenduko du Patxi Lopezek, batez ere "ETA eta bere ingurunea oso-oso ahul daudelako".
Euskadi moderno eta solidario baten aldeko apustua ere berretsiko du lehendakariak. Bukatzeko, bere proposamenak iragarriko ditu.