Politika -
Enplegu Politika Aktiboak
Transferentzien akordioa 'edozein unetan' egingo da, Mendiaren arabera
Transferentzia eginez gero, "albiste pozgarria" izango litzatekeela esan du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Transferentzia "datozen orduetan" hel daitekeela ere baieztatu du EAJk.
Erredakzioa
Enplegu politika aktiboen transferentziaren akordioa "edozein unetan" egingo dela baieztatu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eta transferentzia eginez gero, langabeentzat bereziki, "albiste pozgarria" izango dela, gaineratu du.
Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidenteak akordioa "datozen orduetan" itxi litekeela baieztatu du gaur goizean ETBn.
EAJ Estatutuaren bidera itzultzeari buruz, "badirudi hori utzi zuela Estatututik bereizteagatik eta hausturaren identitate-bideagatik", adierazi du Mendiak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
Jaurlaritza "unean unean-unean" negoziazioren berri duela zehaztu du bozeramaileak. "Zuhurtziagatik" ez du esan noizko espero duten akordio hori, baina "edozein unetan" lor daitekeela onartu du.
Bestalde, Mendiak ezker abertzaleari gogorarazi dio haien ordezkariak direla "pausoak" eman behar dituztenak, eta "beste batzuei euren erantzukizuna" egokitu nahi izatea leporatu dio ETAri.