Politika -
Kataluniako Parlamentua
Trantsizio legea gai-zerrendan sartzea lortu dute JxSik eta CUPek
Kataluniako Parlamentuko osoko bilkuran gai-zerrenda aldaketa eskatu dute, Trantsizio juridikorako legearen eztabaida eta azken bozketa gauzatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Junts pel Sik eta CUPek eguneko gai-zerrenda aldatzea lortu dute, euren botoak batuta, Trantsizio juridikorako eta errepublika sortzeko legearen eztabaida eta bozketa egiteko.
Horrenbestez, baliteke saioa goizaldera arte luzatzea.
Atzoko saioan gertatu zen bezala, Marta Rovira eta Anna Gabriel JxSiko eta CUPeko bozeramaileek hitza hartu dute gaurko saioan, eguneko gai-zerrenda aldatzea eta izapide guztiak ezabatzea eskatzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea