Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Gerenabarrena: 'EAJk lortuko du Jaurlaritzak ezin izan duena'

Enplegu politika aktiboen eskumenaz Espainiako Gobernuarekin ustez gaur itxiko duten akordioa izan du hizpide Arabako jeltzaleen buruak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Gerenabarrena Arabako EAJren presidenteak esan du bere alderdiak, "beste behin ere", "Eusko Jaurlaritza lortzeko gai izan ez dena" lortuko duela, Enplegu politika aktiboen eskumenaz Espainiako Gobernuarekin ustez gaur itxiko duten akordioari erreferentzia eginez.

Gerenabarrenak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, EAJk ez du Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren aldetik "akordiorako proposamenik jaso", ez aurten ez iaz, "eskumena Estatutuak esaten duenaren arabera ematen ari direla esateko".

"2010eko aurrekontuen negoziazioa itxiko du akordioak", adierazi du Arabako EAJren presidenteak,, eta gaineratu du ez direla "2011ko aurrekontuak negoziatzen hasi".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea