Politika -

Testigantzak ikasgeletan

Celaak biktimen testigantzen 'balio pedagogikoa' azpimarratu du

Hezkuntza sailburuak "errealitatearekin bat egin eta baloreetan oinarritutako hezkuntza" baten aldeko apustua egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak terrorismoaren biktimen testigantzak ikasgeletan entzuteak "baliabide pedagokiko baliagarria" izango dela adierazi du, horrek "gure haur eta gazteen osoko garapena" bultzatuko duelako.

Celaa Gasteizen izan da Ikastola Federakundeko ikasturtearen hasierako ekitaldian. "Hezkuntza ez da heziketa soila" esan du bertan, "baloreetan oinarrituta egon behar du, bestela ez da ezer".

Gainera, Celaak "hezkuntzak errealitatearekin bat egin" behar duela aldarrikatu du, eta "bizi dugun egoerarekin solidario izan behar" dugula gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea