Itxi

2017/09/22

12:11

Politika

Kataluniako erreferenduma

Polizia eta guardia zibil gehiago Kataluniara, 'Mossoei laguntzeko'

Agentziak | Erredakzioa

Zoido ministroak hala jakinarazi dio Generalitateari, gutun bidez. Bestalde, Josep Maria Jove Ekonomia idazkaria kargugabetu du Generalitateak, "babesteko".

  • Guardia Zibila eta Espainiako Polizia, Katalunian. EFE

    Guardia Zibila eta Espainiako Polizia asteazkeneko operazioan aritu ziren. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Urriaren 1eko erreferendumari begira, Espainiako polizia nazional eta guardia zibil gehiago egongo dira aurki Katalunian. Hala jakinarazi dio gutun bidez Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak Generalitateari. Helburua, agirian dioenez, "ordena publikoa zaintzen laguntzeko Esquadra Mossoei".

Eskutitzean azaldutakoaren arabera, erreferendumaren deialdiari eusten bazaio, egiteko argia izango dute Estatuko segurtasun indarrek: "espazio publikoa zaintzea eta ordena mantentzea".

Zoidoren esanetan, zeregin horretan "Esquadra Mossoei lagunduko diete" agenteok. Gogorarazi duenez, Kataluniako Fiskaltzak irailaren 8an Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta Esquadra Mossoei 2/2017 instrukzioan agindutakoa betearazteko hartu dute neurria, hau da, "legez kontrako erreferenduma saihesteko behar diren ekinbide guztiak indarrean jartzeko".

Estatuko segurtasun indarrei dagokien 2/1982 Legearen 38.2 artikulua baliatu du Espainiako Gobernuak agente gehiago bidaltzeko.

Ekonomia idazkaria kargugabetu du Generalitateak

Bien bitartean, Jordi Turull Kataluniako Gobernuko Presidentetza kontseilari eta bozeramaileak iragarri duenez, Josep Maria Jove Ekonomia idazkari eta Oriol Junquerasen 'bigarrena' kargugabetzea erabaki dute, haren kontra abiatutako "zentzugabekeria juridiko eta polizialaz babesteko".

Joveri eta Kataluniako Hauteskunde Sindikaturako bost kideri eguneko 12.000 euroko isuna ezarri die Auzitegi Konstituzionalak.

JOSEP MARIA JOVE SECRETARIO ECONOMIA GENERALITAT JUNQUERAS EFE

Jove, Junquerasen ondoan, artxiboko argazki batean. EFE

Kataluniako Exekutiboak aparteko gobernu bilera batean hartu du erabakia. Dekretu bakarra onartu dute, Jove kargugabetzen duena. "Egindako lana eta bere leialtasuna" goraipatu ditu Turullek.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;