Politika -

Bilera, Bilbon

EAk ezker abertzalearekin duen aliantza azaldu dio PSEri

Asteburu honetan, EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak, Abertzaleen Batasunak eta beste hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialek "behin betiko su-etena" eskatu diote ETAri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE eta Eusko Alkartasuna alderdietako ordezkariak elkartu dira gaur, Bilbon. EAk eskatutako bileraren helburua alderdi ezkertiar abertzaleek "bake biderako prozesu demokratikoa" lortzeko ematen ari diren pausoak azaltzea zen.

Bilerak ordubete iraun du eta PSE-Eeren Bilboko egoitzan izan da. Bertan izan dira Jose Antonio Pastor Euskadiko sozialisten bozeramailea, Alfonso Gil Antolaketa ordezkaria eta Peio Urizar EAko idazkari nagusia.

Hitzordua asteburu honetan EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak, Abertzaleen Batasunak eta beste hainbat erakunde politiko, sindikal eta sozialek, Gernikan, ETAri "behin betiko su etena" eskatu ostean egin dute.

Bileran, EAk azken hilabeteetan ezker abertzalearekin eta beste alderdi abertzale batzuekin egiten ari den ibilbidea azaldu die PSE-EEko agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea