Politika -

KATALUNIAKO ERREFERENDUMA

'Hauteskunde lotsagarriak' egin nahi dituztela esan du Espainiako Gobernuak

Horixe da Enric Millo i Rocher Espainiako Gobernuaren Kataluniako ordezkariak esan duena, Jordi Turull Kataluniako Generalitatearen ordezkariak goizean hainbat berrikuntzaren berri eman eta gero.

Enric Millo i Rocher, Espainiako Gobernuaren Kataluniako ordezkaria
Enric Millo i Rocher, Espainiako Gobernuaren Kataluniako ordezkaria
Enric Millo i Rocher, Espainiako Gobernuaren Kataluniako ordezkaria

AGENTZIAK | ERREDKAZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuaren esanetan, Generalitateak U-1aren inguruan eman dituen jarraibide berriak ikusita, zuzenbide estatuak "zapuztu egin du legez kontrako erreferenduma", eta gaur Kataluniak egiten ari direna "hauteskunde lotsagarriak" dira.

Enric Millo i Rocher Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariak egin ditu adierazpen horiek, Jordi Turull Kataluniako Generalitatearen ordezkariak goizean hainbat berrikuntzaren berri eman eta gero: errolda telematiko unibertsala erabiliko dutela edozein hauteslekutan botoa emateko aukera izateko, eta etxean inprimatutako boto-paperak erabiliz eta gutun-azalik gabe eman daitekeela esan du.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Moncloa Jauregian izan du aldaketa horien berri. Izan ere, goizean goizetik dago bertan bilduta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordearekin eta Iñigo Mendez de Vigo Gobernuko bozeramailearekin.

Espainiako Gobernuaren iritziz, Generalitateak egin asmo duen erreferendumaren gainean iragarritako aldaketa horiek argi uzten dute "demokratikoki errespetatua izateko aukera guztiak ezabatu dituztela". "Munduan lehen aldiz, hauteskunde batzuetarako arauak aldatu dituzte hasi baino 45 minutu lehenago, horien emaitza baldintzatzeko helburuarekin", "Erroldarik gabe, etxean egindako boto-paperekin, gutun-azalik gabe eta bakoitzari sudurraren puntan jartzen zaion hauteslekuan botoa emateko aukera emanez. Irailaren 6koa eta 7koa lotsagarrikeria demokratikoa izan zen, eta gaurkoa hauteskunde-egun lotsagarria da", esan du Millo i Rocherrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Kataluniako prozesua zuzenean