Politika -
Kataluniako erreferenduma
180 auto baino gehiago gurpilak zulatuta agertu dira Gironan
Vergeseko alkatearen ahotan, “mendeku ekintza guztiz antolatua” izan da. Erreferendum egunean dagoeneko herrian sartzen saiatu zirela gaineratu du alkateak.
Agentziak | Erredakzioa
160 auto Vergesen, 16 Sarria de Teren eta 10 Medinyan gurpilak zulatuta agertu dira asteazken honetan, Esquadra Mossoek eta udaletako iturriek jakitera eman dutenez.
Gironako hiru herri txiki dira: Vergesek 1.150 biztanle ditu, Sarria de Terek 5.000 eta Medinyak 850.
Mossoak gertatutakoa ikertzen ari dira eta oraindik ez dute inor atxilotu.
“Mendeku ekintza”
Ignasi Sabate (Junts fem poble-CUP) Vergeseko alkatearen ahotan, “mendeku ekintza guztiz antolatua” izan da. Erreferendum egunean dagoeneko herrian sartzen saiatu zirela gaineratu du agintariak.
Egun horretan ezin izan ziren sartu, herria traktoreekin eta ibilgailuekin itxita zegoelako, baina goizaldean itzuli dira, alkateak salatu duenez: “Batzuk egunez uniformearekin jantzita doaz eta gauean ez”.
Kalteen aurrean, probokazioetan ez erortzeko eta “iraultza baketsua” mantentzeko eskatu du alkateak.