Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ortuzar: 'Zapateroren alternatiba okerretik okerragora pasatzea da'

Gainera, BBBeko presidenteak ziurtatu du bere alderdia alderdia Bilboko larunbateko manifestaldian egongo dela.

Andoni Ortuzar Radio Euskadin, aurreko egonaldi batean. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar Radio Euskadin, aurreko egonaldi batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren BBBeko presidenteak esan duenez, Zapateroren alternatiba "okerretik okerragora" pasatzea da, PPk hauteskundeak aurreratzeko iragarpenaren ondoren, Rajoy "Moncloan zaldiz sar dadila", "Zapaterok gaur egiten ari denaren aurrean alternatiba seriorik izan gabe".

Horregatik, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazitakoaren arabera, "Estatu espainiarra bizi ari den, eta Euskadin ere eragina duen, egoera ekonomiko larriaren aurrean, eta Gobernu hori haustekotan eta hauteskundeak aurreratzekotan izango genukeen erakunde eta politikaren krisia aintzat hartuta, akordio berri bat lortzen saiatzea arduraz jokatzea da".

Bestalde, EAJren agintariak nabarmendu duenez, "etorkizun ziur batean, logikoena legealdi hau amaitu baino lehen," Autonomia Estatutua beteta izateko exigituko dio EAJk Zapateroren Gobernuari.

Horrela iragarri du BBBaren presidenteak; halaber, azpimarratu du "zentzu" handiagoa duela akordio bat lortzen saiatzea, nahiz eta horrek Zapaterori "txeke zuri" bat ematea esan nahi ez duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea