Politika -

Auzitegi Nazionala

Askapeneko ustezko kide bat aurkitu eta atxilotzeko agindu du Ruzek

Askapeneko zazpi kideetatik bost espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean Askapeneko ustezko kideen aurkako polizia operazioan ihes egindako Uberka Bravo Corral aurkitu eta atxilotzeko agindu du Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Atzo Garzonen ordezko epaileak emandako autoaren arabera, Walter Wendelin, Gabi Basañez, Haritz Ganboa, David Soto eta Unai Vazquez kartzelatzeko agindu du.

Bestalde, Ruben Sanchezek eta Itsaso Lekuonak bermea ordainduta aske geratzeko aukera dute. Sanchezi 10.000 euroko bermea jarri dio; 5.000koa, berriz, Lekuonari.

Javier Lopez Peña Thierryri Bordelen konfiskatutako agirian oinarritu da epailea, bertan, Askapeneko ustezko kideen zereginak azaltzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea