Politika -
Ustezko iruzur auzia
Arabako espioitza auziko kazetariek ez dituzte iturriak ezagutarazi
Arabako ustezko espioitza auziko datuak jakinarazteagatik epaileak deitutako zortzi kazetariek sekretu profesionalari heldu diote beraien iturriak ez ezagutarazteko.
Erredakzioa
Arabako ustezko espioitza auziaren inguruan datuak jakinarazteagatik epaileak deitutako zortzi kazetariek sekretu profesionalari heldu diote beraien informazioen iturriak ezagutzera ez emateko.
Goizean zehar deklaratu dute zortzi kazetariek Gasteizko Epaitegian Ana Zulueta epailearen eta Josu Izagirre fiskalaren aurrean. Auziko hiru inputatuen (Aitor Telleria eta bi ertzain) abokatuak ere izan dira bertan.
Informazioa funtzionario publikoen bidez edo agiri ofizialak ikusiz lortu zuten galdetuta, sekretu profesionalari heldu diote. Horren harian, beraien betebeharra egiazko informazio ematea dela esan dute.