Politika -

Hauteskundeei begira

Batasuna legeztatzea eta ETArekin negoziatzea babestu du Carod Rovirak

Kataluniako presidenteordearen ustez, ezker abertzaleak "erakundea bere dinamikara eraman du"; indarkeria baztertu eta bide politikoen aldeko apustua egitera, alegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep-Lluis Carod-Rovira Kataluniako Generalitateko presidenteordeak 2011ko hauteskundeetarako Batasuna legeztatzea eskatu du, eta bakea lortzeko ETArekin hitz egitea babestu du.

Caroden hitzetan, "izenak izen, aukera politiko independentista bat legeztatzea atzeratzea, konponbidea atzeratzea da".

Kataluniako presidenteordearen ustez, ezker abertzaleak une erabakigarria bizi du eta "erakundea bere dinamikara eraman du"; indarkeria baztertu eta bide politikoen aldeko apustua egitera, alegia.

Bide politikoen eta baketsuen alde Batasunak emandako urratsak ETAren su-etenaren iragarpena baino garrantzitsuagotzat jo ditu Carodek.

Caroden arabera, Batasuna, Eusko Elkartasuna (EA), Aralar eta Ezker Batua-Berdeak (EBB) bilduko lukeen hautagaitza bateratua "Euskadiko bigarren indar politikoa" bilaka liteke.

ETAri dagokionez, bakea elkarrizketa bidez soilik lortuko dela babestu du Carodek eta "ezin dira indarrak gorde", gaineratu du.

"Bide polizialak ez du ETA desagerrarazi, bere sorreratik 51 urte igarota hor dago. Bide horretatik soilik ez da sekula horrelako gatazka bat konponduko", azpimarratu du Generalitateko presidenteordeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea