Politika -

Larunbat honetan

'Askatasunen aldeko' manifestazio handia deitu dute Bartzelonan

Omniumek eta ANCk “mobilizazioak areagotuko dituzte bidegabekeria izugarri honen aurrean”, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart espetxeratzeko aginduari erreferentzia eginez.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean egindako elkarretaratzea, Valentzian. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean egindako elkarretaratzea, Valentzian. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean egindako elkarretaratzea, Valentzian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Taula per la Democraciak manifestazioa deitu du larunbat honetarako Bartzelonan, ?eskubideen eta askatasunen alde? lelopean, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteak espetxera bidali ondoren.

Alex Casanovas Associacio d'Actors i Directors Professionals de Catalunyako (AADPC) presidente eta aktoreak prentsaurrekoan azaldu duenez, manifestazioa 17:00etan abiatuko da, Kataluniako hiriburura ?jendea hurbildu ahal izateko?.

Protestaren ibilbidea ez dute oraindik zehaztu. Astean zehar zer gertatuko zain, plataformak beste ekintza batzuk proposatzea ez du baztertzen: ?Gertakariak azkartzen ari direnez, erantzuteko modua aztertuko dugu, beti demokrazia defendatuz?, adierazi du Casanovasek.

Horrela, ?gertakarien arabera?, lanuzteak edo grebak deitzea ez dute baztertzen, Casanovasek erantsi duenez.

Mobilizazioak ?areagotzea? eskatu dute ANCk eta Omniumek

Bestalde, Omniumek eta ANCk ?bidegabekeria izugarri honen aurrean mobilizazioak areagotuko? dituztela iragarri du Marcel Mauri Omniumeko ustekabeko bozeramaileak.

Agusti Alcoberro ANCko presidenteordearekin batera prentsaurrekoa eman du Maurik. ?Ekintza zuzenak? deitu ditu bozeramaileak, ?herritarren indarra gehiago erakusteko?. Protesta beti baketsuak izatea eskatu du, aurrera eramango dituzten ekintzak zehaztu barik.

?Estatuaren babesik? aurkitzen ez dutela salatu du Maurik, ondorioz, Kataluniako defizit demokratikoaren aurrean Espainiako Estatuaren eta Europaren erantzuna bilatu nahi dute mobilizazioekin.

Lehen mobilizazioa astearte honetan bertan izan da Passeig de Gracia eta Francesc Macia arteko bidegurutzean, Bartzelonan. Manifestu bat irakurri dute eta bi ?preso politikoen? oroimenez kandelak piztu dituzte. Bigarrena Taula per la Democraciak deitutakoa izango da.

Independentzia defendatzeagatik legez kanpo uzteko arriskuaz galdetu diotenean, beldurrik ez dutela argi utzi du Alcoberrok, baina Sanchez eta Cuixart espetxera bidaltzeko Lamela epailearen autoa gogorarazi du. Independentziaren aldeko aukera politikoak ?legez kanpokotzat jotzen? ditu magistratuak bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Bartzelona bideoak Kataluniako erreferenduma Albisteak