Politika -
Atarrabia
Gobernuarentzat 'erokeria' izan zen Urizek txupina Otegiri eskaintzea
Alberto Catalan Foru Gobernuaren bozeramaileak uste du horrelako adierazpenek ez dutela "lekurik eta zentzurik".
Erredakzioa
Alberto Catalan Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Erakundeen Harremanetarako kontseilariak esan du "erokeria handia" izan zela Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotzi sozialistak herriko jaietako txupina Arnaldo Otegiri eskaintzea.
Batzuentzat ekintza hori zinegotziaren "dinamikaren" barruan badago ere, Catalanek gaineratu du horrelako adierazpenek "egun" ez dutela "lekurik eta zentzurik".
PSN ere Urizen portaeraren kontra agertu da erabat eta kanporatzeko espedientea ireki diotela iragarri du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea