Politika -
Terrorismoaren aurkako borroka
Chavezen laguntzeko gogoa txalotu egin du De la Vegak
Venezuelak Cubillas estraditatzeko bitartekoak jartzea espero du Espainiako presidenteordeak. Cubillasek Atristainen eta Besanceren trebakuntza gidatu zuen, Auzitegi Nazioanalaren autoaren arabera.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak terrorismoaren aurkako borrokan Espainiako Gobernuari laguntzeko gogoa duela txalotu egin du Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Hori adierazi du De la Vegak ETAren Imanol taldeko ustezko kideak Venezuelan trebatu omen zituztela ezagutzera eman ostean.
Presidenteordeak gogorarazi duenez, Chavezek gaitzetsi egin du jada edozein terrorismo adierazpen, eta horren hitzetan, Xabier Atristain eta Juan Carlos Besance ETAko ustezko kideen aitortzek Espainiak eta Venezuelak sinatuta dituzten elkarlanerako mekanismoak martxan jarri dituzte.
Terroristek "ezingo dute munduko txoko bakar batean ere babesa hartu", azpimarratu du De la Vegak. "Espainiako Gobernua indarkeria amaitzeko lan egiten du. Hori behin-behineko izateko zain egotea besterik ez dago", gaineratu du.
"Edozein laguntza eskaerari erantzungo diogu, epaileek eskatzen diguten edozeri", adierazi du. "Epaileak esku hartzea erabaki du, eta eskaera hori elkarlan horren bidez bideratuko dugu", azpimarratu du.
Cubillasen estradizioa
Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Arturo Cubillas Fontanen kontra aurkeztutako nazioarteko atxilotze aginduaren inguruan hitz egin du presidenteordeak. Egun, Venezuelako Nekazaritza Ministerioan egiten du lan Cubillasek. De la Vegaren esanetan, "ez dago estradizio eskaera formalik" eta haren inguruko informazioa eskatu besterik ez dute egin.
Cubillasen estradizioa eskatu aurretik, atzo argitara ateratako Moreno epailearen autoa aztertu behar dutela adierazi du De la Vegak. Dena den, Venezuelak Cubillas Espainiaratzeko bitartekoak jartzea espero du.