Politika -

Irregulartasunak

Hiru atxiloketa Murtzian, ustelkeriaren aurkako operazio batean

Guardia Zibila Udaletxea eta hainbat enpresa eta etxebizitza miatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru pertsona atxilotu ditu gaur Murtzian, goizeko lehen ordutik hirigintza irregulartasunen aurka abiatutako operazio batean, ikerketaren iturriak aipatuta EFE agentziak informatu duenez.

Hain zuzen ere, atxilotutakoak honakoak dira: Alberto Guerra Hirigintza zuzendaria, Higinio Perez Mateos abokatua eta Renato de Noce ingeniaria.

Goizeko zortzietatik, hamarka guardia zibil miaketak egiten ari dira Udaletxean (PP dago agintean) eta hainbat enpresatan eta etxebizitzatan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea