Politika -
Terrorismoaren aurkako borroka
Eusko Jaurlaritza ez da sartuko Espainia eta Venezuelaren harremanetan
Idoia Mendia bozeramaileak "zuhurtzia" eskatu du Chavezen Gobernuak ustez ETArekin dituen harremanei buruz.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak "zuhurtzia" eskatu du du Chavezen Gobernuak ustez ETArekin dituen harremanei&' || 'nbsp; buruz eta Espainiak eta Venezuelak dituzten harremanetan ez dela sartuko azpimarratu du.
Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian egin ditu adierazpenok Mendiak, eta "Espainiako Gobernuak, Miguel Angel Moratinos Atzerri gaietarako ministroaren bitartez, Venezuelako Gobernuari azalpenak eskatu" dizkiola gogorarazi du. Gainera, "presidenteak hitz egin" izana goraipatu du.
Hori dela eta, Mendiak "zuhurtzia" eta "beharrezko ikerketak egin arte itxarotea" aholkatu du.