Politika -

Kataluniaren independentzia

Fiskaltzak kereila jarriko du Generalitatearen eta Mahaiaren aurka

Astelehenean jarriko ditu kereilak Ministerio Publikoak, asaldatze delitua egotzita.

Estatuko Fiskaltza Nagusia. EiTBren artxiboko argazkia.
Estatuko Fiskaltza Nagusia. EiTBren artxiboko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak kereila aurkeztuko du Kataluniako Generalitatearen eta Parlamentuko Mahaiaren kideen aurka, independentzia deklarazioaren ondoren. Segur aski, astelehenean aurkeztuko ditu kereilak.

Fiskaltzak hainbat aste daramatza lanean, Carles Puigdemonten aurka jarriko duen kereila prestatzen, baina azkenean haren Gobernuko eta Parlamentuko Mahaiko kideen aurka ere zabalduko du.

Oraingoz, asaldatze delitua egotziko die, baina baliteke sedizioa ere leporatzea.

Zigor Kodearen 472. artikuluak 30 urteko kartzela zigorra aurreikusten du matxinoentzat. Hala ere, artikulua aplikatzeko hipotesi ugari hartuko ditu kontuan Fiskaltzak. Hori horrela, jokabide horren erantzule izango dira, besteak beste, hauek: "indarkeriaz eta publikoki" Espainiako lurraldearen zati baten independentzia aldarrikatzen dutenak; Konstituzioa indargabetu, bertan behera utzi edo erabat zein zati bat aldatzen dutenak; eta Erregea kargugabetu nahi edo bere eskumenei uko egiten dietenak.

Fiskaltzak ez du argitu zer auzitegitan jarriko duen kereila; Puigdemonten eta haren Gobernuko kideen foruen araberakoa izango da erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Albisteak Alderdi Popularra Kataluniako erreferenduma gaur Delituak argazkiak Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak